(Leialtasuna Harremanetan II) Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz...
Manage episode 289287549 series 2850185
Zuzeu Podcastek eta Kaixomaitiak aurkezten duten podcasta da "Kaixomaitia, zer duzu?", euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzkoa.
Hamargarren saioan, Kaixomaitia harremanen atariko Iñigo Arandia eta Harremanak osasun zentro integraleko Olatz Berastegi sexologo eta psikoterapeutarekin 2020ko "Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen inguruko ikerketa"-ren emaitzak aztertzen jarraitzen dugu.
Leialtasuna Harremanetan atala aztertzen jarraitu dugu, sexuinkestaren laugarren eta azken atala. Hauexek dira honakoan aletu ditugun galderak:
G48 - Zure bikotekidea zurekin desleiala izango balitz...
G49 - Sentitu al zara inoiz zure bikotekidea ez den norbaitek bereziki erakarria?
G50 - Zure bikotekidea ez den norbaitekin inoiz izan duzu desio sexualik?
G51 - Izango zenuke harreman sexualik zure bikotekidea ez den norbaitekin, bikotekidearen onespenaren ondoren?
G52 - Zure bikotekideak inoiz jakingo ez lukeela edo zuen erlazioan inongo eraginik izango ez lukeen bermearekin, edukiko zenuke harreman afektibo / sexualik beste pertsona batekin?
12 قسمت